Michael Robinson
Wikipedia(e)tik
Michael Robinson (Leicester, 1958ko uztailaren 12), futbolari ohia eta egungo telebista aurkezlea da.
Eduki-taula |
[aldatu] Futbolean
Robinson Preston North End eta Manchester City taldeetan hasi zen futbolean. Aurrelari indartsua eta trebea, Robinson Brighton & Hove Albion taldean Ingalaterrako kopako finalera iritsi zen 1983an.
Manchester United-en kontrako partida horretan izugarri jokatu zuen Robinsonek. Brighton irabazteko zorian egon zen, baina 2-2 zen finalaren emaitza. Berdinketa desegiteko hurrengo partidan 4-0 galdu arren, klub askoren arreta pizturik zeukan Robinson gazteak.
Liverpool-ek erosi zuen azkenean 250.000 liberen truke. Talde horretan, halere, jokalari handiek jokatzen zuten, eta Robinsonek abagune gutxi izan zuen. Hiru txapelketa, liga, kopa eta Europako kopa irabazi zituen Liverpoolgo taldeak denboraldi horretan, baina Robinsonen parte-hartzea txikia zen. Hori zela eta, 1984ko amaieran Queens Park Rangers taldera joan zen. 1987an Osasunak erosi zuen, non Sammy Lee Liverpoolgo kide ohia aritzen zen. Hor erretiroa hartu arte jokatu zuen.
[aldatu] Telebistan
Canal + telebistak hartu zuen kirol-saioak aurkezteko. Hor El día después-en ibili zen 14 urtez. Geroztik Cuatro TB-ra joan da. Las noticias del guiñol umore-saioak egindako Robinsonen latexezko panpina da saio horren aurkezlea.
[aldatu] Lortutako Txapelketak
[aldatu] Liverpool FC
- 1983/84 Ingalaterrako ligako kopa
- 1983/84 Ingalaterrako liga
- 1983/84 Europako kopa