Mikel Unanue
Wikipedia(e)tik
Mikel Unanue Calvo, pilota munduan Unanue bezala ezaguna, (Donostia, Gipuzkoa, 1968ko apirilaren 22a) eskuz pilotaria da, aurrelaria hain zuzen ere, Asegarce enpresakoa. Estatistika ofizialen arabera, 1.86 m. du luzera eta 95 kg. pisatzen ditu. Estreineko partida 1987ko abuztuaren 1ean jokatu zuen, Zarauzko Zinema pilotalekuan.
1999an 4 t'erdiko txapelduna izan zen, eta 1995ean txapeldunordea. 1998an binakako txapela lortu zuen, eta 1991, 1995 eta 2000n txapeldunordea geratu zen.
![]() |
Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |