Moda
Wikipedia(e)tik
Moda datu multzoan gehien errepikatzen den balioa da. Adibidez, datuak 2-2-2-3-3-3-3-4-4 izanik, moda 3 da. Moda anitza izan daiteke. Atributuetarako ere eman daiteke.
Moda, mediana eta batezbesteko aritmetiko sinpletik bereizten duen adibide bat jar daiteke:
- 1000 pertsona bizi diren herri batean 600ek 100€ dituzte, 350ek 500€ eta 50ek 10.000€.
- Moda: 100€ da gehien dagoena.
- Mediana: 100€ da guztien zentruan dagoena.
- Batazbestekoa: 735€ da.
Beraz kasu honetan batazbestekoak ez digu informazio gehiegirik ematen, baina bai modak.