Monk
Wikipedia(e)tik
Monk 2002an AEBtan sorturiko telesaila da. Adrian Monk San Frantziskoko detektibe arraro baten abenturak kontatzen ditu.
Andy Breckmanek sortua, 2002an hasi zen emititzen AEBn eta 2005ean Eitb 2n. Bertan Astelehenetik Larunbatera 20:10etan botatzen dute.
[aldatu] Protagonista
Bere garaian San Frantziskoko poliziarik onena izan zen Adrian Monk, baina emaztearen hilketaren ondorioz maniatiko hutsa bihurtzen da, adibidez germenei, altuerari, esneari... fobia hartzen dio eta poliziatik kanporatzen dute.
Orduan bere desordena ikusirik enfermera bat kontratatzen du, Sharona Fleming, eta hau bere laguntzaile bihurtzen da. Monk detektibe pribatu bezala lanean hasi zen, adibidez bere nagusi ohiari (Leland Stottlemeyeri) laguntzen.
Monk detektibe bikaina da eta kasurik arraroenak argitzeko gai baina Sharona New Jersey-ra joaten denean berriz behar du laguntza eta Natalie Teeger kontratatzen du. Adrianek ez du besterik nahi polizia gorputzera itzultzea baino, baina horretarako desordenak konpondu beharko ditu.