Muru Artederreta
Wikipedia(e)tik
Muru Artederreta Tiebas-Muru Artederretako udalerriko kontzejua da. 2005eko erroldaren arabera, 192 biztanle ditu. Gaztelaniazko izena Muruarte de Reta da. Izen erdal honen jatorria euskarazkoaren irakurmen kaskarra da. Izan ere, eskualde horren euskarazko izena Artederreta baita (gaztelaniazko Carrascal hain zuzen ere). Beraz, herri hau Artederretako Muru izenekoa baino ez litzateke (Muru-Astrain eta beste herri askoz bereizi ahal izateko).