Musker
Wikipedia(e)tik
Muskerra saurioen ordenako animalia da, buru luzea, aho handia, lau hanka eta buztan luzea duena. Ertamerikan izen hau krokodilo eta kaimanak izendatzeko erabiltzen da.
Munduko narrastien ia erdiak muskerrak dira. 3500 bat espezie daude; gehienak klima epelean bizi dira. Hankak eta buztana luzeak izaten dituzte. Larrialdietan askok ihes egin dezakete buztana bertan utzirik, izan ere, hau berriz haziko da.
Musker gehienak lurrean bizi dira eta intsektuez elikatzen dira. Hala ere, haietako batzuk igokari trebeak dira, esaterako, kameleoiak eta dragoitxoak (gekoak). Arrautza txikien bitartez ugaltzen dira, baina zenbait espezie kume biziez erditzen dira.