Muskilda
Wikipedia(e)tik
Muskilda Nafarroako mendia da (1.070 m), Otsagabiako iparraldean dagoena. Goialdean, izen bereko baseliza dago kokatuta, XIII. mendean hasitakoa erromaniko berantiarraren estiloan.
Baselizaren barruan, Muskildako Andra Mariren egurrezko irudia dago, beharbada XII. mendekoa dena. Honen ohorez, irailaren 17an festa ospatzen dute. Halaber, emakume nafar batzuk izen honekin bataiatuta daude, batik bat eskualdekoak.