Nafarroako Alderdi Sozialista
Wikipedia(e)tik
Nafarroako Alderdi Sozialista edo gaztelaniaz Partido Socialista de Navarra (PSN) Espainiako Alderdi Sozialistaren Nafarroako adarra. 1974an Nafarroako sozialistak Tuteran bildu eta PSOEren egitura, Espainiako Gerra Zibilarekin desegina gelditu zena, berreraiki egin zuten; 1977-1982 bitartean Euskadiko Alderdi Sozialistaren (PSE) barnean egon zen. 1982an, ordea, Nafarroako sozialisten lehen kongresua egin zen; PSE-EEtik irten eta Nafarroako Alderdi Sozialista (PSN) izena hartzea erabaki zuten. Bere idazkari nagusia, Carlos Chivite da.