Nafarroako Blanka I.a
Wikipedia(e)tik
Blanka I.a (1425-1441). 1429tik 1441ra Nafarroako erregina
[aldatu] Gaztaroa
1385ko agorrilan jaio zen Iruñean, Karlos III.a Noblea eta Leonor Gaztelakoa gurasoak zituela.
1402an Siziliako erregina da Martin II.a erregearekin ezkonduz
1409an Martin senarra hiltzen da. Haurrik ez dutelako, uzten du Sizilia Nafarrora itzultzeko.
1413an Nafarroako erresumako oinordekoa da, Joana ahizpa hil eta gero.
1420an berriz ezkontzen da Aragoiko erregearen semea den Joanes Trastamarakoarekin. Senarraren Gaztelako lurraldeetan bizitzen da ordutik
1425ko irailaren 8an Karlos III.a bere aita hiltzen da. Ondorioz Blanka Nafarroako erregina tituluaz jabetzen da.
[aldatu] Erregina
1429ko maiatzaren 18an koroapen ekitaldia egiten da Iruñeko katedralean.
1441ko apirilaren lehenean hil zen Iruñean.
[aldatu] Ezkontza eta haurrak
Bi aldiz ezkondu zen. Lehenik 1402ko abenduaren 26an, Sardiniako Cagliari hirian, Siziliako errege zen Martin II.arekin. Alargundu zuen 1409an, haurrik utzi gabe.
Bigarrenik 1420ko ekainaren 10ean, Iruñean, Joanes Trastamarakoarekin. Hiru seme-alabak izan zituzten:
- Karlos, Bianako printzea (1421-1461)
- Blanka (1424-1464)
- Leonor (1425-1479)
Aurrekoa: |
Blanka I.a Nafarroako erregina (1425-1441) eta Joanes II.a Nafarroako errege (1425-1479) |
Ondorengoa: |