Oinarri banda
Wikipedia(e)tik
Oinarri banda seinale digitalak berezko maiztasun-banda aldatu gabe (modulatu gabe) igortzen diren transmisio-teknika da.
[aldatu] Sarrera
Normalean, oinarri banda kilometro gutxiko distantzietarako erabiltzen da, banda zabaleko modemen beharrik ez dituela. Uhin-indargabetzearen ondorioz, seinalea birsortzeko errepikagailuak beharrezkoak dira.
Oinarri bandan oinarritzen diren teknikarik ezagunenak CSMA/CD (Ethernet) eta Token Ring dira.
Seinale baten transmisioak kanal osoa hartzen du, ondorioz kanalaren banda-zabalera, osorik erabiltzen du. Informazio-iturri desberdineko datu multzoen aldibereko transmisioa, pultsuak tartekatuz lortzen da, hau da, denbora-multiplexazio prozeduraren bidez (TDM).
[aldatu] Ikus, gainera
- Transmisio-teknika
- Banda zabala
- Modulatu
- TDM