Pasqual Maragall
Wikipedia(e)tik
Pasqual Maragall i Mira (Bartzelona, 1941ko urtarrilaren 13a) politikari espainiarra. Kataluniako Generalitateko presidentea izan zen 2003tik 2006ra bitartean; Kataluniako Sozialisten Alderdi politiko ezkertiarraren barnan. 1982 eta 1997 bitartean Bartzelonako alkatea izan zen. Haren agintaldian Bartzelonan 1992eko Joku Olinpikoak ospatu ziren.