Piarres Adame
Wikipedia(e)tik
![]() |
Artikulu honek ez ditu Wikipediaren formatu hitzarmenak betetzen edo ez du sintaxi egokia. Mesedez, aldatu ezazu bete ditzan. Ez ezabatu ohar hau wikitu arte. |
Deako Piarres Adameren bizitzako gorabeherak azaltzen ditu Elizanburuk. Haur zelarik, Olheta-ko jaietara zihoala, Piarres Adamerekin bildu omen zen bidean. Behin lagunak eginda, agureak kontatzen dizkio zenbait gertakari eta istorio. Agureak hikaz hitz egiten dio. Barregura pizteko moduan idatzita dago.
Lehenengo istorioa: Piarresek, txanpon batzuk lortzeko, hildakoen egunean arimen alde otoitzak irakurtzera prestatu zen, irakurtzen ez jakin arren. Azpijokoa agertu egin zen, ordea, saritzat belarritik tiratzen ziotela. Piarres Adamek eta Elizanburuk bidean elkarrekin doazela, hiru emakume ikusten dituzte arropak garbitzen.
Bigarren istorioa: Don Patxeko, Madrileko gizon batek, emaztea latz samar hartzen zuen. Andreak, Dona Inkarnazionek, gizonari zuzenbidea erakutsi eta mendeku egiteko aukera aurkitu zuen. Dona Inkarnazionek entzuten duenean erregearen alaba hil zorian dagoela, morroi batengana joan eta bere senarra medikuntzan aditua dela kontatzen dio.
Gero, senarra erregearen aurrera eraman eta gizonak ezer ez zekiela medikuntzaz esan zuen. Sinistu ezinean, lau gizon egurtzen dute. Orduan, alaba oihuka hasten da eta boz ikaragarriak zirela eta hezurra bakarrik bere onera etortzen da. Besteek, ezer ez zekitela, ustezko medikuaren gauza izan zelakoan dirutza handi eman eta bere andrearekin etxera bueltatzen da.
Hirugarren istorioak Sarako auzapezak Zugarramurdiko fraideek bahitu dizkioten 200 ardi bereganatzeko egiten duen azpijokoa kontatzen du. Zugarramurdiko auzapeza eta honen lagun bat bazkaltzera gonbidatzen ditu Sarara eta haiek gela batean zain zeudela, ondoko gelara joan eta han laguntzaile bati, ardiak behar izanez gero indarrez berreskuratzeko Baionatik 500 soldadu helduak zirela esan zin gezurretan, besteek entzuteko moduan. Haiek, izututa, 200 ardi ez ezik, 400 eman zizkien atzera, bakearen truke.
Jon Telletxea. Lander Azaola.