Pretoriar Guardia
Wikipedia(e)tik
Pretoriar Guardia (latinez praetoriani) Erromako enperadoreek erabilitako bizkartzainen indar armatu berezia izan zen. Inperio garaian baino lehen, goardia hori gerra-jaunek erabilia zen, K. a. 275ean Eszipion leinuak esate baterako. Pretoriar goardak Antzinateko gudari trebeen eta ospetsuenetakoak ziren.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Pretoriar hitza erromatar armadako pretor (edo jeneral) hitzetik dator. Erromatar buruzagi askok tropen artetik soldadu batzuk hautatu ohi zituzten euren bizkartzain bihurtzeko. Garai batean, talde horren izena cohors praetoria izan zen. Pertsonaia garrantzitsuek zeukaten, Julio Zesarrek, Marko Antoniok edo Augustok besteak beste. Augusto, botere osoa eskuratzean, konturatu zen tropa indartsu bat batailetan ez ezik, politikan ere beharrezkoa zela. Probintzietako armaden artean, Augustok Pretoriar Guardia osatu zuen.
[aldatu] Estreineko urteak
Hastapeneko taldea eta urte batzuk gerokoa, zeinek enperatoreak hil izan zituen, oso ezberdinak izan ziren. Augustok uste zuen Erroman babesa behar zuela, baina Senatua mehatxatu gabe. Hortaz, 9 kohorte osatu zituen, hasieran 500 gizonekoak eta gero 1.000koak, eta hiru baino ez zeuden jardunean aldi berean. Batzuek Jauregia eta eraikin nagusiak zaintzen zituzten bitartean, besteak Erromatik at zeuden akanpaturik. Tropa horiengandik ez zen inolako arriskurik sortzen.
Augustoren heriotzak Pretoriar Guardiako barealdia apurtu zuen. Augusto izan zen guardia horren leialtasun osoa jaso zuen enperadore bakarra. Hortik aurrera haren indarra erabili zuten Erromako politikan eskua sartu ahal izateko. Seiano prefektoari esker, Erromaren barrura eraman zuten. Honela, azkarrago erabili ahal izaten zuten enperadoreek, baina, aldi berean, enperadoreak pretoriarren menpe geratzen ziren. 31an, Tiberiok Pretoriar Guardiaz baliatu behar izan zuen Seianoren jarraitzaileei kontra egiteko. Leial aritu ziren pretoriarrak, baina haien garrantzi politikoa agerian agertu zen.
Kanpoko borroketarako, Pretoriar Guardia besteak bezalakoa zen. Estreineko enperadorrek ez zuten askotan erabiltzen, ordea. Otoren alde egin zuten Lau enperadoretako urtean. Domiziano eta Traianorekin Dazian eta Mesopotamian jardun zuten. Marko Aureliok Danubioko mugan jarri zituen.
[aldatu] Politikan nahasiak
Seianoren hilotzaren ondotik, pretoriarren paper politikoa gero eta garrantzitsua bilakatu zen. Behar adina diruarekin, enperadoreak ere erahiltzen zituzten. 41ean, Kaligula Guardiak eta senatariek osatutako konspirazioak hil zuen. Pretoriarrek Klaudio jarri zuen Inperioren buruan eta Senatuak ezin izan zuen erabakia deuseztatu. Enperadoreak jartzeko edo kentzeko boterea bazuten ere, Inperioko administrazio arruntean ez zeukaten inolako paperik.
Vespasianok ere, Viteliok botatako kohortei boterea zor bazien ere, haren kopurua murriztu zuen. 193an, Septimio Severok Erroma hartu zuenean, Pretoriar Guardia desegin zuen eta talde berri bat osatu zuen bere Panoniako legioetako gizonekin.
[aldatu] Pretoriar Guardiako gainbehera
284an Dioklezianok pretoriarren estatusa baliogabetu zuen. Nicomedian bizi izanda, pretoriarrek ez zuten politikan parte hartzerik. Haren ordez indar berriak osatu zituen Joviarrak eta Herkuliarrak. Tetrarkian zehar ukigabea jarraitu zuten talde horiek.
Pretoriarren azken ekintza 306an gertatu zen. Maxentio aldarrikatu zuten enperadore. Galerio Guardia desegitea saiatu zen, baina gainerako pretoriarrek matxinoekin bat egitea baino ez zuen lortu. Konstantino I Handiak Italia eraso zuenean, Maxentioren armadaren gehiena pretoriarrek osatzen zuten. Konstantinok, garaitutakoan, betiko desegin zuen Pretoriar Guardia. Soldaduak Inperioko bazter guztietan sakabanatu ziren eta haien akanpalekuak suntsitu zituen.
[aldatu] Goardiaren gaineko azterketa
Haren izena konspirazio, hilketa eta leialtasun ezarekin lotu bazaio ere, bi lehenengo mendeetan, orokorrean, indar lagungarria suertatu zen. Garai haietan batez ere enperadore ankerrak, ahulak edo ospe gabekoak kentzen zituen boteretik; eta enperadore indartsuak, zuzenak eta ospetsuak babesten zituen. Azken hauek sendotzean, egonkortasuna ematen zitzaion inperioari.
Marko Aurelioren ostean bukatu zen garai hori, eta pretoriarrek beraiek anker jokatzen hasi ziren. Severar leinuarekin eta batik bat III. mendeko krisialdian, Pretoriar Guardia ez ezik, gainerako legioak, Senatua eta enperadoreak gainbehera etorri ziren.
[aldatu] Enperadoreekiko harremana
Enperadore | Urte | Goardiarekiko harremana |
Zesar Augusto | K. a. 27 - 14 | Pretoriar Guardia sortu zuen. Erabat leialak |
Tiberio | 14 - 37 | Guardiari esker Seianok egundoko boterea eskuratu |
Kaligula | 37 - 41 | Guardiak erahila |
Klaudio | 41 - 54. | Guardiak hautatua |
Neron | 54 - 68 | Guardia desertatu |
Galba | 68 - 69 | Guardiak erahila |
Oton | 69 | Guardiak hautatua |
Vitelio | 69 | Guardiak kendua |
Vespasiano | 69 - 79. | Guardien kopurua murriztu zuen |
Tito | 79 - 81 | Pretoriarren prefektua izan zen |
Domiziano | 81 - 96 | Guardiak hautatua. Goardiak erahila |
Nerva | 96 - 98 | Guardiak makurtua |
Traiano | 98 - 117 | |
Hadriano | 117 - 138 | Frumentarii izenekoak sortu zituen |
Antonino Pio | 138 - 161 | |
Marko Aurelio | 161 - 180 | |
Luzio Vero | 161 - 169 | |
Komodo | 180 - 192 | Guardiak erahila |
Pertinax | 193 | Guardiak erahila |
Didio Juliano | 193 | Guardiari erosi zion kargua |
Septimio Severo | 193 - 211 | Guardia deseginda, beste bat osatu zuen konfidantzako gizonekin |
Karakala | 211 - 217 | Makrino prefektuak erahila |
Makrino | 217 - 218 | |
Heliogabalo | 218 - 222 | Guardiak erahila |
Alexandro Severo | 222 - 235 | Guardiak hautatua |
Maximino Trax | 235 - 238 | |
Gordiano I | 238 | |
Gordiano II | 238 | |
Balbino | 238 | Guardiak erahila |
Pupieno | 238 | Guardiak erahila |
Gordiano III | 238 - 244 | Guardiak hautatua baina Filipo Arabiarra prefektuak erahila |
Filipo Arabiarra | 244 - 249 | |
Dezio | 249 - 251 | |
Herenio Etrusko | 251 | |
Hostiliano | 251 | |
Treboniano Galo | 251-253 | |
Emiliano | 253 | |
Publio Lizinio Valeriano | 253-260 | |
Galieno | 260-268 | |
Klaudio II | 268-270 | |
Kintilo | 270 | |
Aureliano | 270-275 | Guardiak erahila |
Marcus Claudius Tacitus | 275-276 | |
Floriano | 276 | |
Probo | 276 - 282 | Matxinada baten ostean Goardiak erahila |
Karo | 282-283 | |
Karino | 283-285 | |
Numeriano | 283-284 | |
Diokleziano | 284 - 305 | Pretoriarren benetako boterea baliogabetu zuen |
Maximiano | 286 - 305, 307 - 308 | |
Galerio | 305-311 | |
Konstantzio Kloro | 305-306 | |
Flavio Valerio Severo | 306-307 | |
Maxentio | 306-312 | Guardiaren buruan zegoen azken enperadorea |
Konstantino I Handia | 306-337 | Guardia betiko desegin zuen |