Provisional Irish Republican Army
Wikipedia(e)tik
- Artikulu hau Provisional IRAri buruzkoa da, esanahi ezberdinentzako ikus IRA
Provisional Irish Republican Army (PIRA; IRA eta Provos bezala sinplifikatua; euskaraz Irlandako Behin-behineko Armada Errepublikarra) Irlandako talde paramilitar errepublikazalea da. 1969an sortu zenean hasi eta Belfasteko Hitzarmena adostu arte, indarkeriaren bidez Ipar Irlandak Erresuma Batuarekin duen egoera eten eta Irlanda Batua sozialista lortzea ziren IRAren xedeak. Legez kanpo utzita, terroristatzat jo dute Irlandako, Erresuma Batuko eta Estatu Batuetako gobernuek besteak beste.
2005eko uztailaren 28an, Provisional IRAk su-etena iragarri zuen. "Bitarteko baketsuen erabilera hutsarekin" euren helburuak lortzen saiatuko zirela aldarrikatu zuten.
[aldatu] Taldekide ezagunak
- Bobby Sands (1954-1981).
- Brendan McFarlane (1951).