Rafael Moreno
Wikipedia(e)tik
Rafael Moreno Aranzadi (1892eko maiatzaren 23a - 1922ko martxoaren 2a), Pichichi izenez ezaguna, Bilboko Athletic Klubeko jokalaria izan zen. Bilbotarra jaiotzez, 1912. urtean egin zuen Athletic taldearekin debuta. Guztira, zortzi denboraldi egin zituen taldean, 1912tik 1920. urtera bitarte. Lau errege kopa irabazi zituen, eta Anbereseko Joku Olinpikoetan zilarrezko domina lortu zuen. Espainiar selekzioarekin bost aldiz jokatu zuen.
San Mames futbol zelaiko tribuna nagusian, bere omenezko irudi bat dago. San Mamesen inoiz jokatu ez duten futbol taldeek irudiaren aurrean lore sorta bat uzteko ohitura dago.
Marca kirol egunkariak, jokalariaren ezizena daraman sari bat ematen du urtero, gol gehien sartzen dituen futbolariari.