Ramon Saizarbitoria
Wikipedia(e)tik
Ramon Saizarbitoria (Donostia, 1944ko apirilaren 21a) euskal idazlea da.
Soziologian lizentziatua, gizarte zerbitzuen arloan liburu ugari argitaratu ditu. 1967an Lur argitaletxea sortu zuen beste idazle batzuekin batera, eta 70eko urteetan Oh Euzkadi Literatur aldizkaria.
Batik bat eleberriak landu ditu, baina saioak eta poesiak ere idatzi ditu. Euskarazko literaturan egile garrantzisuenetarikoa dugu. Erein argitaletxean kaleratu ditu lan gehienak. 1985an "Ehun metro" liburua zinemara eraman zuen Alfonso Ungria zuzendariak.
Eduki-taula |
[aldatu] Bibliografia
[aldatu] Eleberriak
- "Egunero Hasten Delako" (1969).
- "Ehun Metro" (1976).
- "Ene Jesus" (1982) Kritika Saria.
- "Hamaika Pauso" (1995) Kritika Saria.
- "Bihotz bi. Gerrako kronikak" (1996) Kritika Saria.
- "Gorde nazazu lurpean" (2000) Kritika Saria eta Euskadi Saria 2001ean.
- "Gudari zaharraren gerra galdua" (2000).
- "Rossetti-ren obsesioa" (2001)
- "Bi bihotz, hilobi bat" (2001).
- "Kandinskyren tradizioa" (2003).
[aldatu] Saioak
- "Mendebaleko ekonomiaren historia; Merkantilismotik 1914-era arte" (1970).
- "Aberriaren alde (eta kontra)" (1999).
[aldatu] Poesiak
- "Poesia banatua" (1969).