Rigoberta Menchu
Wikipedia(e)tik
Rigoberta Menchú Tum (Uspantan, Quiche, 1959ko urtarrilaren 9-) giza-eskubideen aldeko ekintzaile guatemalarra da.
Indigena quiché-maia da, Vicente Menchú Pérez eta Juana Tum Kótoja’-ren alaba. Aita, nekazaria eta euren etniaren eskubideen aldeko ekintzailea zena, 1981ean erail zuten. Urte hartan bertan erbesteratu zen
1982an "Me llamo Rigoberta Menchú y así me nació la conciencia" liburu autobiografiko ospetsua argitaratu zuen.
1992an Bakearen Nobel Saria lortu zuen.