Romulo Augustulo
Wikipedia(e)tik
Romulo Augustulo, latinez Flavius Romulus Augustus (460 inguru - 511), azken mendebaldeko erromatar enperadorea izan zen.
Germaniar jatorrizko Flavio Orestes politikaria eta gerlaria zuen aita ([[Atilaren ]] generala izan en ere). Flavio Orestes "Magister militum" (Armadaren burua) izendatu zuen Julio Nepote mendebaldeko enperadoreak 475ean. Urte horretako abuztuaren 28an, Orestesek Ravenna hiriburua kontrolpean eduki ahal izan zuen estatu-kolpen baten bidez. Julio Nepotek Dalmaziara joan behar izan zuen, nondik gobernatzen segitu zuen hil zen arte, 480an.
Hala ere, Flavio Orestes benetako gobernatzailea bilakatu zen. Bere burua kargurako egokirik ez ikusita, semea izendatu zuen enperadore 475eko urriaren 31n. Ekialdeko enperadoreek, Zenonek zein Basiliskok, ez zuten enperadore berria onartu.
Romulok ume edo nerabe bat izan behar izan zuen izendapenaren garaian. Aitak gobernatu ahal izateko panpina baino ez zen. Hala ere, handik gutxira germaniar batzuk matxinatu ziren Orestesek lursoroak emateari uko egin zionean. Haien buruzagiak, Odoakrok, Orestes atzeman eta hil egin zuen 476ko abuztuaren 28an.
Odoakrok Ravenna hiriburua hartu zuen enperadore gaztearekin batera. Romulok abdikatu behar izan zuen 476ko irailaren 4an. Monasterio batean biziko zen bizitza osoa. Honela, Mendebaldeko Erromatar Inperioa desegin zen. Ekialdekoak 1453 arte iraun zuen. Mendebaldeko erorialdiak, halere, ez zuen hautsa handirik harrotu, benetako boterea galdurik baitzeukan Erromak. Odoakro bezalako germaniarrek zeukaten benetako agintea.