San Pedro (Altsasu)
Wikipedia(e)tik
San Pedro baseliza Altsasu eta Urdiain artean partekatuta dago. Izen bereko basoan aurkitzen da. Baselizaren erdian dagoen ateak marra bat du eta alde batean A eta bestean U marraztuak ditu muga non dagoen adierazteko.
[aldatu] Historia
Ohiturak dio San Pedro baselizan Nafarroako lehenengo erregea, Gartzia Ximenez koronatu zutela. Hori dioen idatzi bat ere badago baselizako sarreran. Hala ere ez da oso fidagarria eta badirudi esaera bat baino ez dela.
Erdi Aroan inguru honetan izen bereko herrixka bat zegoela uste da.
Kontatzen denez baseliza lehen Urdiainen menpe zegoen, baina gerra garaian baseliza Altsasuri saldu zioten txokolate eta anisaren truke. Hori dela eta bi herrien arteko liskar handiak egon dira baselizaren jabegoa dela eta.
[aldatu] Jaiak
Urtero San Pedro egunean, Ekainaren 29a, erromeria ospatzen du Altsasuko herriak baselizaren inguruan. Bertan meza egiteaz gain aurrean geratzen den gunean zortzikoa dantzatzen da.
Egun hau eta hurrengo igandean eta leku berean Urdiaingo jaiak hasten dira, hauek ere San Pedroren omenez.