Santimamiñe
Wikipedia(e)tik
Santimamiñeko kobazuloak Goi Paleolitikoko garaikoak dira, Madeleine aldikoak, orain dela 13.000 urtetakoak.
Kortezubi udalerri bizkaitarrean daude kokatuta.
1916an J.F. Bengoetxeak aurkitu zituen bertako labar-pinturak.
Enrique Eguren, Telesforo Aranzadi eta Jose Miguel Barandiaran arkeologoek haitzuloak ikertu zituzten sakon.