Sindikatzea
Wikipedia(e)tik
Artikulu honek ez ditu Wikipediaren formatu hitzarmenak betetzen edo ez du sintaxi egokia. Mesedez, aldatu ezazu bete ditzan. Ez ezabatu ohar hau wikitu arte. |
Zer da idazti nahiz berri bat sindikatzea? Ba guk blogean edo webgunean idatzi berri bat sartzerakoan, gure bloga/webgunea sindikatuta duen pertsonak abisu bat jasotzea, alegia, geu toki batera sindikatuz gero, ez genuke gune hori egunero bisitatu beharrik izango eduki berririk duen jakiteko; mail bidez jasoko genukeen abisua. Baliteke hasiera batean lelokeria iruditzea, baina pentsatu pertsona batek 513 blog dituela gogoko; merezi al du beti 513 blog horiek bisitatzea noiz agian 13 bakarrik berritu diren? Horregatik, edukiak sindikatzea eta gure edukiak sindikatzeko aukera ematea oso interesgarria ez ezik beharrezkoa ere bada.
Sindikatzea, normalean, RSS, XML, ATOM edo FEED bidez egin ohi da. Hauek irakurtzeko programak existitzen dira, eta baita online gure Feed-Sorta izateko webguneak ere, hala nola, Bloglines.
Bestetik, PodCasting delakoa ere badago. Honen oinarria sindikazioan datza, baina ez edukien sindikazioan; audio fitxategienean baizik. Horretarako konprimaturiko audio fitxategiak erabiliko dira, ogg edo ta mp3. Edonork bere audio fitxategiak (irrati programak, errezetak, ipuinak...) ordenagailu bidez grabatu eta webgunetara igotzeko parada du. Ondoren, fitxategi horiek gure iPod eta antzekoetan eraman eta entzuteko aukera dugu. Podcastinari esker, sindikatutakoei edukia berritu dela ohartarazteko mezua bidaliko diogu.