Software libre
Wikipedia(e)tik
Software librea (ingelesez, free software), eskuratu ondoren erabili, kopiatu, aztertu, moldatu eta banatu daitekeen softwarea da. Internet bidez doan edo beste medio batzutan banaketa ordainduz eskuratu ahal izaten da. Dena dela, azken hau ez da derrigorrezkoa, eta libre egoera hori mantenduz ere, saldu egin daiteke. Era berean, doako softwarea (freeware) ere iturri-kodearekin batera banatzen da batzutan. Baina freeware ez da software librearen berdina, moldatzeko eta banatzeko aukera eskaintzen ez den kasuetan bederen.
Softwarea librea dela esan ohi da hurrengo lau eskubide hauek betetzen dituenean:
- helburua edozein dela ere exekutatu ahal izatea (pribatua, hezkuntza, publikoa, komertziala, eta abar).
- aztertu eta aldatu ahal izatea (horretarako beharrezkoa da kodea eskuratu ahal izatea).
- kopiatu ahal izatea.
- hobetu, eta hobekuntzak horiek publiko egin ahal izatea, komunitatearen onurarako.
Ezin dira nahastu, hala ere, software librea eta jabetza publikoko softwarea. Azken honek ez du lizentzia beharrik eta guztiona dela esan daiteke.