Walcheren
Wikipedia(e)tik
Walcheren Herbehereetako Zeelandeko probintziako irla ohi bat da, Scheldt estuarioaren ahoan. Oosterschelde eta Westerscheldearen artean kokatuta dago eta erronbo itxura du. Ipar Itsasora ematen duten bi aldeek duna ugari dituzte eta beste kostalde guztia dikeekin eraikia dago. Middelburg bere zentruan dago, probintziako zentrua.
Hasiera batean Walcheren irla bat zen, baina egindako uharka eta polderrek Zuid-Beveland irla ohira lotu zuten eta beraz Ipar Brabantera lotuta dago fisikoki, penintsula bat osatuz.