Webgune
Wikipedia(e)tik
Webgune bat Interneten HTTP protokoloaren bitartez eskuragarri dagoen fitxategi eta web orrialde bilduma bat da. Orrialde sorta honek gai bat garatzea, zerbitzu batzuk ematea edo-eta orrialdearen inguruko informazioa eskaintzea ditu helburu.
Webgune bat kodetzeko HTML erabiltzen da orokorrean, web nabigatzaile batekin bistaratzea posible delarik. Web orrialde dinamikoak sortzea ere posible da, web zerbitzarian programazio lengoaia bat instalatuz, hala nola, PHP, JSP edo ASP.