William Watson
Wikipedia(e)tik
Sir William Watson (Londres, 1715eko apirilaren 3a - Londres, 1787ko maiatzaren 10a) mediku eta fisikari ingelesa izan zen.
Elektrindarraren fenomenoa aztertu zuen. Leyden botilan eraldaketak sartu zituen metalezko kobertura bat sartuz eta modu honetan karga elektrikoa handitzen zela aurkitu zuen. 1747an elektrindar estatikoa korronte elektriko bat dela demostratu zuen.
1745an Copley Domina eman zioten eta 1772an Royal Societyko lehendakariorde aukeratu zuten.