Aberri Eguna
Wikipedia(e)tik
Aberri Eguna Pazko Igandean ospatzen den aldarrikapen eguna da. Lehenengo Aberri Eguna Bilbon izan zen 1932ean Euzko Alderdi Jeltzaleak deitua. Manifestaldi bat izan zen Sabino Aranaren etxean bukatu zena (Sabin Etxea).
Frankismoan egun hau guztiz debekatua izan zen eta horregatik aldarrikapen nazionalareko erabili ohi zen. Aberri Egun batean ere ETAk bere burua aurkeztu zuen publikoki Galdakaoko eliza batean.
Diktaduraren bukaerarekin Aberri Egun bateratuak deitu izan ziren, baina denborarekin alderdien arteko distantzia handitu zenez banakakoak deitzen hasi ziren. 1998tik aurrera Udalbiltzak saiakerak egin izan ditu Aberri Egun bateratuak deitzeko eta honek oihartzuna izan du Ipar Euskal Herrian.