Abertzale
Wikipedia(e)tik
Abertzale hitzak "aberriarekiko maitasuna" edo "aberriaren aldeko" esan nahi du. Abertzale hitzak edozein aberrirentzako balio duen arren, normalki, euskal abertzaleentzat erabiltzen da. Beste kasuetaz aritzeko, aldiz, nazionalista erabiltzen da maiz.
Hurrengo erakunde politikoei ere abertzaleak deitzen zaie: Eusko Alkartasuna, Eusko Alderdi Jeltzalea[1], Batasuna, Aralar, Abertzaleen Batasuna, Eusko Abertzale Ekintza, etab.
[aldatu] Abertzaletasuna edo euskal nazionalismoa
Abertzaletasunak, oinarrian, Euskal Herriaren nazio izaera aldarrikatzen du. Era berean, eta maila desberdinetan bada ere (maila sinbolikotik egituratze proposameneteraino), Euskal Herriaren lurraldetasunaren defentsa egiten du, berau zazpi herrialdeen lurralde gisa ulertuz.
Alderdi politikoez harago, abertzaletasunak eragin handia du Euskal Herriko gizarte eragile nahiz erakunde hainbatean.
- ↑ Eusko Alderdi Jeltzaleko (EAJ) kideei, abertzalez aparte, jeltzale deitzen zaie; Sabino Aranak asmatu zuen izen hori.