Albeniz
Wikipedia(e)tik
Albeniz Asparrena udalerriko herrietako bat da. Hemendik, Bordele-Astorga antzinako galtzada pasatzen zen. Gaur egun, N-1 errepidea eta Madril-Irun trenbidea pasatzen dira.
[aldatu] Historia
Hamaika aldiz esan da Albeniz Pliniok aipatutako Alba dela, bai izen antzekotasunagatik bai erromatarren Alba egoitzagatik. Hau guztia babesteko, herrian aurkitu dira erromatarren gauzak, eta badago aipamen bat nola XVIII. mendean Lorenzo Prestamerok hilarri bat ikusi zuela, gaur desagertuta, Orraoko Andra Mari baselizako aldarearen mahaian. Araiako elizan, lau harri aurkitzen dira erromatarren idazkunekin, baina zaindu ez dutenez irakurtezinak dira.
Voto de San Millaneko erdi aroko dokumento batean Albeniz aurki dezakegu. 1062 eta 1071 urteetan abizen bezala agertzen da. XIII. mendean Egilazeko artzapezgoan barne zegoen.
Oñatiko kondearen babesa izan zuen.
Frantziako bidean egoteagatik, Konbentzioko gudan, 1795an, frantziar armadak eliza, etxe eta bazter guztietan triskantzak egin eta arpilatu zuten, baina ez zuten beste gauzarik egin. Baliozko gauzak sakristiako ganbaran ezkutatu zituztelako.
1556. urtean 30 biztanle eta bost elizgizon zituen, azken bost hauek Orrao eta Bartolome Dohatsuaren baselizak arduratzeko. 1786. urtean 119 biztanle zituen, 1.888. urtean 178, eta 1.900. urtean 195. XX mendean biztaleak galdu ditu eta gaur egun 84 dira.
[aldatu] Herritar ezagunak
Alberto Lopez de Munain txirrindularia hemen jaio zen. 1996tik Euskaltel-Euskadi taldean dago. Bere garaipenak Dauphine Liberen, Vuelta a Asturiasen eta Clásica de Alcobendasen etapetan izan dira.
Asparrena | ||
---|---|---|
Araia | Albeniz | Ametzaga | Andoin | Arriola | Egino |Gordoa | Ibarguren | Ilarduia | Urabain | |