Andesita
Wikipedia(e)tik
Andesita | ? | ||
Arroka igneoa | |||
---|---|---|---|
Mineral garrantzitsuak | Plagioklasa Piroxeno Hornblenda Biotita Kuartzo |
||
Dentsitatea | 2,771[1] g/zm3 |
Andesita afanitikotik porfirikora doan arroka igneo bolkaniko bat da, konposaketa ertainekoa. Gehien agertzen diren mineralak plagioklasa eta pieroxeno edo/eta hornblenda dira. Biotita eta kuartzoa mineral akzesorioak dira. Feldespato alkalinoak gutxiagotan agertzen dira. QAPF diagramatan ondo agertzen da zein den kuartzo-feldespatoaren ugaritasuna.
Andesitaren sailkapena fenokristalik handienaren arabera egiten da: olibino andesita, adibidez, olibinoa bada ugariena.
Anedista dioritaren berdina da, baina arroka bolkanikoetan. Hauek bezala ingurune tektonikoetako subdukzio aldeetan agertzen da, Hego Amerikako kostaldean bezala, eta hortik izena.