Anestesia (musika taldea)
Wikipedia(e)tik
Anestesia | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Jatorria | Zarautz | |
Musika mota | Thrash / Hardcore / Metal | |
Urteak | 1988 - gaur egun | |
Disketxeak | Esan Ozenki Bonberenea Ekintzak |
|
Webgunea | http://www.myspace.com/anestesia88 | |
Taldekideak | ||
Mikel Kazalis Ibon Nil Beloki |
Anestesia 1988. urtean Zarautzen (Gipuzkoa) sortutako euskal musika taldea da. Lehen disko handia 1993an atera zuten, 'Gorrotoaren ahotsa' izenburupean. Hasieran gaztelaniaz kantatzen zuten baina gero euskaraz hasi ziren. Talde honetako partaideak lau ziren funtsean: Mikel Kazalis baxuan eta ahotsetan, Ibon ahotsean, Nil eta Beloki. Lau disko grabatu ondoren 2000. urtean proiektu paraleloetan parte hartzeko deskantsu bat hartu zuten. Azkenik 2006an Mikelek Kuraia taldearekin gira amaitutakoan Terapia diska argitaratu dute eta berriz ere herriz herri martxan jarri dira beren basurde zaurituaren gorrotoaz erasotuz.
Thrash-core musika indartsua eta astuna da haiena, soinu garratzekoa, eta testu gordinak kantatzen zituzten.
[aldatu] Taldekideak
- Mikel Kazalis (kitarra eta ahotsak)
- Ibon (ahotsa)
- Nil (baxua)
- Beloki (bateria)
[aldatu] Diskografia
- Gorrotoaren ahotsa (1993, Esan Ozenki)
- Erantzun (1995, Esan Ozenki)
- Gu (1997, Esan Ozenki)
- Ultra-komunikatzen (2000, Esan Ozenki)
- Terapia (2006, Bonberenea Ekintzak)