Antxine Olano
Wikipedia(e)tik
Antxine Olano (Bilbo, Bizkaia, 1975) euskal telebista-aurkezle eta kazetaria da. Euskal Herriko Unibertsitatean ikasi zuen Bizkaian.
Ondoren, Canal Bizkaiako eta Alava 7 kateetako albistegietan lan egin zuen. Ondoren, Decogarden saioa aurkezteko fitxatu zuen La 2 kateak. Ostera, Telecincok saioa erosi zuen eta Antxinek aurkezten jarraitu zuen.
2007ko urtarrilaren 8an, Antxinek Decogarden saioa utzi eta La Sexta katera joan zen. Harrezkero, Sabor de hogar aurkezten du kate horretan.