Argi
Wikipedia(e)tik
Argia erradiazio giza begiarentzako ikuskorra den uhin luzera duen erradiazio elektromagnetikoa da edo ikuspegi zientifiko edo teknologiko batetik, edozein uhin luzerako erradiazio elektromagnetikoa.
[aldatu] Argiaren izaera
Argiaren izaerari buruz bi teoria nagusi aurki ditzakegu azken mendeetan, gaur egun bi hauek birformulaturik mantentzen direlarik .
[aldatu] Newtonen teoria gorpuskularra
1704an argitaraturiko Optika izeneko liburuan, argia izaera gorpuskularra zuela azaldu zuen Newtonek: argi-fokuek partikula oso txikiak igortzen dituzte, norabide guztietan lerro zuzenean higitzen direnak, eta gure begiekin talka egitean,argi-sentsazioa sorrarazten dute. Gorpuskuluak (kolori bakoitzaren kasuan mota berezikoak direnak) ingurune gardenak zeharkatzeko gai dira, eta isladatu egiten dira gorputz opakoetan.
Hipotesi honek ondo azaltzen zituen argiaren zenbait fenomeno, hala nola hedapen zuzena eta isladapena, baina ez zituen beste batzuk azaltzen, hala nola errefrakzioa. Zergaitik isladatzen dira argi gorpuskulu batzuk gorputz batzuen gainazalean, beste batzuk barrura sartu eta bertan errefraktatzen diren bitartean?
Portaera hori justifikatu ahal izateko, argia likidoetan eta beiran airean baino bizkorrago higitzen zela suposatu behar izan zen hasieran, nahiz eta geroago hori faltsua zela egiaztatu zen.
[aldatu] Huygens-en uhin teoria
Newtonek bere teoria azaldu baino lehenago, 1690ean, Argiaren tratatua izeneko liburuan honako hau proposatu zuen Huygensek: argia uhin-perturbazioa baten hedapena da. Huygensek argia luzetarako uhinez osatuta zegoela uste zuen, soinu-uhinen antzekoak. Hipotesi horren nahiko erraz azaltzen zituen argiaren zenbait fenomeno, hala nola isladapena, errefrakzioa eta garai hartan aurkitu berria zen errefrakzio bikoitza.
Uhin-teoriaren zailtasunik handiena, garai hartan fenomeno tipikoki ondulatorioak oraindik ez behatzetik zetorren, hala nola difrakzioa. Gaur egun dakigunez, argiaren uhin-luzera txikia izanik, fenomeno horiek ez dira hain erraz behatzeko modukoak.