Arostegi Dorrea
Wikipedia(e)tik
Arostegi Dorrea Iruñean eraikitzea proposatu den dorrea da. Hiriaren mendebaldean kokaturiko gune batean, Barañaingo udalerriaren hegoaldean, Abiadura Handiko Trenaren etorrerarekin batera eraikiko den geltoki berriaren proiektuaren barne. Oraindik dorreak izango dituen erabilerak ez daude argi, baina 100 bat metroko altuera izango dutela baieztatu da. Hasierako proiektuak 100 metroko hiru dorre eraikitzeko aurrikusten zuen, baina 2006ko azaroan behin-betiko proiektua aurkeztean, dorre bakarrera mugatu zen.
Guztira 8.100 etxebizitza eraikiko dira, hainbat eraikin desberdinetan banaturik. Proiektua eraikitzen hasteko datarik ez badago ere, erakundeek "berehala hasteko konpromezua" erakutsi dute 2006. urtean zehar.