Artibai
Wikipedia(e)tik
|
||||
---|---|---|---|---|
Artibaiko padurak Ondarroan. |
||||
[[Irudi:|200px]] | ||||
Kokapena | Bizkaia | |||
Luzera | 25 km | |||
Arroa | 103,5 km² | |||
Emaria | 2,5 m³/s | |||
Iturburua | Oiz mendia (1.000 m) | |||
Ibai ahoa | Bizkaiko Golkoa |
Artibai Bizkaiko ibaia da, Lea-Artibaiko eskualdekoa.
Oizeko iparraldetik datozen erreka batzuk bat egiten dute Iruzubieta auzoan (Markina-Xemein). Aurrerago, eskuinaldetik jasotzen ditu mendi beretik datorren Urko ibaiaren urak.
Beraz, Mallabia, Ziortza-Bolibar eta Markina-Xemein udalerriak zeharkazten ditu, eta Berriatuan hasten da jasotzen mareen eragina. Berriatua eta Ondarroa bitartean, antzinako paduren arrastoak daude. Aribai ibaia, Ondarroan itsasoratzen da eta itsasoratzean, ibaiak 70 metroko zabalera dauka.
25 kilometro luze da, Oiz menditik Bizkaiko Golkoraino. Ibaiaren sorburua itsas mailatik 1.000 metrora aurkitzen da.
Eduki-taula |
[aldatu] Ibaiadarrak
Artibai ibaiaren ibaiadarrak honakoak dira:
[aldatu] Eskuinaldetik
- Urko.
- Amalloa.
- Gorozika.
[aldatu] Ezkerraldetik
- Zigortza.
- Igotz.