Atharratze
Wikipedia(e)tik
Atharratze-Sorholüze edo Tardets-Sorholus frantsesez Zuberoako bosgarren udalerri nagusia da, Maule, Sohüta, Barkoxe eta Bildoze-Onizpea ondoren. Halaber, izen bereko kantonamenduaren hiriburua da.
Udalerri mugakide hauexek ditu: Barkoxe iparraldean, Aloze eta Iruri mendebaldean, Montori hego-ekialdean eta Liginaga-Astüe hegoaldean.
656 biztanle zituen 1999an. Probintziako beste udalerrien moduan, galera demografiko etengabekoa jasan du azken mendean. Konparatze aldera, 1896an 1.100 pertsona bizi ziren bertan.
Benito Lertxundi kantariak ezagun egin zuen herria "Atharratzeko Jauregia" abestiagatik.
[aldatu] Biografiak
- Agosti Xaho (1811-1858), idazlea.
- Emmanuel Intxauspe (1815-1902), idazlea.
![]() |
Zuberoako udalerriak | ![]() |
---|---|---|
Ainharbe • Aloze • Altzai-Altzabeheti-Zunharreta • Altzürükü • Arrokiaga • Arüe • Atharratze • Barkoxe • Berogaine-Lahüntze • Bildoze-Onizpea • Domintxaine-Berroeta • Eskiula • Etxarri • Etxebarre • Ezpeize-Ündüreine • Gamere-Zihiga • Garindaine • Gotaine-Irabarne • Hauze • Idauze-Mendi • Iruri • Jeztaze • Lakarri • Larraine • Lexantzü-Zünharre • Ligi-Atherei • Liginaga-Astüe • Lohitzüne-Oihergi • Maule • Mendikota • Mitikile • Montori • Muskildi • Ospitalepea • Ozaraine-Erribareita • Ozaze-Zühara • Pagola • Sarrikotapea • Sohüta • Urdatx • Urdiñarbe • Ürrüstoi-Larrabile • Zalgize-Doneztebe |