Belar hockey
Wikipedia(e)tik
Artikulu honek ez ditu Wikipediaren formatu hitzarmenak betetzen edo ez du sintaxi egokia. Mesedez, aldatu ezazu bete ditzan. Ez ezabatu ohar hau wikitu arte. |
Belar Hockeya hamaika jokalariko bi talderen artean egiten den talde kirola, stick batez pilota aurkako ekipoaren atean ahal adina aldiz sartzean datzana. Belar-zelaian jokatzen da pilota batekin.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Hockeya sticka eta pilotarekin jolasten den jokorik zaharrenetarikoa da eta Kristo aurretik Egipto, Arabia, Grezia eta Pertsian praktikatzen zutela bistakoa da. Erromatarrek eta Argentinako indio batzuek antzeko jokoak zituzten. 1890eko hamarkadan partidu internazionalak jokatu ziren eta 1908ko Joku Olinpikoetako kirola izan zen. 1924n Hockeyko Federazio Internazionala (FIH) sortu zen. 1982an nesken eta mutilen arauak berdindu ziren FIHarengatik. Kirol hau urte askotan India eta Pakistanengandik dominatua izan da (1928tik 1968ra olinpiada guztiak irabazi dituzte). Nesketan munduko txapelketa gehien irabazi dituena Herbehereak izan da. Hockeya jokatzen den estatu gehienetan antolatutako ligak daude, bai mutil eta bai neskentzat. Pilota Edozein materialeko pilotak izan daitezke, josturadunak edo josturagabeak 160 gramotako pisua izan behar du eta 23 zentimetrotako zirkunferentzia.
[aldatu] Sticka
Edozein luzera izan dezake jokalari bakoitzari egokitzeko. Buruak ezin du 10 zentimetroko luzera gainditu eta egurrezkoa izan behar da; alde bat laua du eta bestea borobildua. Stickaren diametroa 5 zentimetrotakoa izan behar da eta bere pisua 340 eta 794 gramoren artean egon behar da.Tamaina kategoriekin aldatzen da.
[aldatu] Pase motak
Sei pase mota erabiltzen dira joko modernoan: pilota jo, bultzatu, atzealdeaz bultzatu, palmeo, akutxarado eta bolea; azkeneko biak pilota airera altxatzeko balio dute. Jokalariek pilota eraman eta propultsatu dezakete, baita kontrako jokalaria driblatu; pilotarekin zig-zag azkarrak eginez.
[aldatu] Joko zelaia
Artifiziala izan daiteke baina normalean belarrezkoa da.Luzeeraz 91,5m ditu zabaleraz 55m. Zelaia lau zatitan banatuta dago bakoitzak 22,9m ditu. Ateak 2.13 metrotako altuera du eta 3.66 metrotako zabalera. Honen inguruan 15 metrotara area aurkitzen da eta penaltiko puntua goleko marratik 6.4 metrotara dago.
[aldatu] Jokoa
11 pertsonako taldeak normalean ondorengo moduan banatzen dira: bost aurrelari, hiru erdilari, bi defentsa eta atezain bat. Jokalariek mugitzeko eta egokitzeko ahalmen handia dutenez askotan lekuz aldatzen dira kontrako jokalarien jokoa eta helburu propioak kontutan hartuz. Talde kirola denez banakako jokoa baino garrantzi handiagoa lortzen du talde jokoak.
[aldatu] Arauak
Partidu batek 70 minutu irauten ditu. 35 minututako bi zatitan banatzen da eta bien artean 5-10minututako atsedena egoten da. Bi arbitro daude, bakoitza zelai jokoaren alde banatan eta normalean zelaiaren kanpoaldean egoten dira. Zelaiaren erditik atzeraka pase bat eginez jokoa hasi eta berriro martxan jartzen da. Pilota ez duen taldeko inor ezin da 4.57 metrotako radioan kokatu sakea egiten den bitartean, ezta ere falta bat ateratzen denean. 23 metroko marraren barruan egiten diren falta grabeetan penaltia adierazten da. Penaltia 6.4 metrora dagoen puntu batetik botatzen da. Atezainak bakarrik defenda dezake eta gainontzeko jokalariak area kanpoan egon behar dira.