Bitoriano Gandiaga
Wikipedia(e)tik
Bitoriano Gandiaga (Mendata (Bizkaia), 1928ko urriaren 8a - Arantzazu (Gipuzkoa), 2001eko otsailaren 21a) euskal idazlea.
Eduki-taula |
[aldatu] Bizitza
Gernikatik hurbileko Mendatan sortu zen, eta gazterik Arantzazun sartu zen fraide. Han eman zuen bizitzako zatirik handiena, irakasle-lanetan eta euskalgintzan murgildua. Euskal kulturan eta literaturan langile eta eragile ziren askorekin harreman estuak izan zituen. Han bertan hil zen.
[aldatu] Lanak
–Elorri (1962) du poemarik zaharrena, gerraurreko olerkarien zordun puntu batzuetan. Inpresionismotik kreazionismora arteko bidea egiten du olerkariak.
–Hiru gizon bakarka (1974), Arantzazun Oteiza lanean ari zenean egindakoak; sinbolismoaren estetikarekin apurtzea ekarri zuen.
–Uda batez Madrilen (1977). Madrilen pasatako uda bateko ikuspegi poetikoa.
–Denbora galdu alde (1985) prosa poetikoa da.
–Gabon dut anuntzio (1986) Gabonetako oroitzapena, neguko solstizioaren eta Jesusen jaiotzaz egindako olerki eta kantu-bilduma da. Gontzal Mendibilek kantaturik.
[aldatu] Iritzi kritikoa
-Mundua 1.pertsonan bereganatzen du. Ez da errealitatea jasotze hutsarekin konformatzen. Arazoek sorrarazten dioten larri-mina nabari zaio. Etengabeko tenka erakusten du irudi poetikoetan: errealitatea/ametsa, desira/existentzia, landa/hiria. Haren krisiak kristau-fedean aurkitzen du sendabidea.
-Gandiagak Hiru gizon bakarka idatzi zuenean, poesia birbil eta biluzia egin zuen:
Formari dagokionez, antzeztua izateko sortua da. Muinari dagokionez, Euskal Herriaren egoera adieraztea du helburu.Alegoria modura aurkeztuen du txakolinaren ospakizuna zatia. Euskal Herria eta txakolina berdindu egiten dira: “Ardo nahi ta ezina”. Oinarrizko frustrazio horretatik dator Gandiagaren sentiberatasuna.
-Hiriaren erasoa, denak elkarren ondoan egon eta bakarrik sentitzea da Uda batez Madrilen liburuaren giltzarria. Olerkien forma eta moldeak ere kaos hori adierazten dute.
-Garaikide zuen Arestiren eragina ere nabari da olerki sozialak deiturikoetan. Existentzialismoaren arrastoa ere bai.
-Gaietan zein moldeetan, gerraurreko olerkarien bideari eusten dio.
[aldatu] Poesia
- Elorri (1962, EFA)
- Hiru gizon bakarka (1974, Gero Mensajero): Berrargitalpena: Elkar, 1991
- Uda batez Madrilen (1977, EFA)
- Denbora galdu alde (1985, Erein)
- Gabon dut Anuntzio (1986, EFA)
- Ahotsik behartu gabe (1997, Erein)
- Bizitza itxaropen delako (2001, EHU-UPV): Bilduma elebiduna, gaztelaniazko itzulpenekin osatua
- XX. mendeko poesia kaierak - Bitoriano Gandiaga (2001, Susa): Koldo Izagirreren edizioa
- Adio (2004, Elkar)
- Poema argitaragabeak (2005, Elkar)
[aldatu] Kanpo loturak
Artikulu hau euskal idazle bati buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |