Bixente Lizarazu
Wikipedia(e)tik
Bixente Lizarazu (Donibane Lohizunen, Lapurdin, 1969ko abenduaren 9an) futbolari ohia da, ezkerreko atzelaria hain zuzen ere.
Lizarazu hainbat taldetan aritu da. Bordeleko Girondins-en hasi zen. Haiekin 1996ko UEFAko Kopa galdu zuen Bayern Munichen kontra. Hortik Bilboko Athletic Klubera joan zen. Hamazazpi partida jokatu ostean, Bayernek erosi zuen. Talde horretan, 69 zenbakia sorbaldan, Alemaniako 6 liga eta 5 kopa irabazi zituen, baita Champions League-a zein Nazioarteko Kopa ere.
Frantziako talde nazionalarekin ere arrakastatsua izan da Lizarazu, 1998ko Munduko Futbol Txapelketa nahiz 2000ko Europako Futbol Txapelketa erdietsi baitzituen. Orotara 97 aldiz aritu da blues-ekin. Bixente Lizarazuk 2006ko apirilaren 30ean jakinarazi zuen futbolean jokatzeari utziko ziola, Zinedine Zidanek baino 4 egun geroago.
Iparraldean Belcenia estadioari bere izena eman zioten. Elsa Lunghini du emaztegaia, baita Tximista izeneko semea ere.