Buenaventura Durruti
Wikipedia(e)tik
Buenaventura Durruti (Leon, 1896ko uztailaren 14a - Madril, 1936ko azaroaren 20a). Espainiako sindikalista eta anarkista iraultzailea.
1917an UGT sindikatutik bota zuten bere posizio iraultzailea zela eta. 1920an Bartzelonara joan zen bizitzera eta CNT anarkosindikalistan afiliatu zen. 1931an FAIn sartu zen, 1932 nahiz 1933ko matxinadetan parte hartuz.
1936ko Gerran paper garrantzitsua jokatu zuen, Aragoiko Frontean milizianoen zutabe bat gidatuz eta Madrilgo Batailan parte hartuz. Bertan, bala galdu batek hil zuen (nahiz eta zenbaiten aburuz sektore estalinistak egon zitezkeen horren atzean).