Cohen
Wikipedia(e)tik
Cohen Gipuzkoako euskal talde baten izena da. 2004ko udaran sortu zen Urnietako (Gipuzkoa) hiru lagun (Joseba, Beñat eta Ruben) etengabe entseatzeko lokal baten bila ari zirelarik, batera jotzeko ilusioarekin soilik. Gutxinaka, taldeak bere lehen kantak sortzen ari zela ikusirik , bateri jole bat bilatzeari ekin zioten, eta honekin (Álvaro) kontzertu batzuk ematea lortu zituzten 2005 urtean zehar. Urte berean Urnietan entseatzeko lokala lortu zuten eta musika guztiz serioski hartzeko behar zuten bultzada izan zen azken hau.
2006ko martxoan taldean aldaketak eman ziren, eta bateri jole berri batek hartu zuen Álvaroren lekua, gaur egun Cohen dena osatuz: Joseba B. (bass), Beñat A. (guitar + chorus), Ruben R. (guitar + vocals) eta Karlos G. (drums). Oraintxe bukatu dute bere lehen maketaren grabaketa, bertan Hardcore, Rock, Emo, edota Metal bezalako estiloak nahasten dituztelarik. Editatua dago eta 5 kantaz osatua.