Datu-base
Wikipedia(e)tik
Datu-basea beraien artean zerikusia duen datu bilduma da, ondoren eskuratu ahal izateko gordetzen dena. Honenbestez, liburutegi bat dokumentu eta testuz osatutako datu-base bat dela esan daiteke, erraz aurkitu ahal izateko zerrendatuta daudenak.
Gaur egun, informatika eta elektronikari esker, datu-base gehienek formatu elektronikoa dute, zeinak datuen kudeaketarako abantaila ugari eskaintzen dituen. Informatikan Datu-baseak kudeatzeko sistemak (DBKS) existitzen dira, datuak gorde eta ondoren modu erraz eta egituratuan eskuratzea ahalbidetzen duena..
Artikulu hau informatikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |