Desmond Tutu
Wikipedia(e)tik
Desmond Mpilo Tutu (Klerksdorp, Transvaal, 1931ko urriaren 7-) apezpiku anglikano hegoafrikarra eta apartheidaren aurkako ekintzaile izandakoa da.
1966an amaitu zituen Teologiaren ikasketak Londonen.
1984ko urriaren 16an Bakearen Nobel Saria eskuratu zuen, arraza beltzeko herrikideeen alde egindako lan handia aitortuz.
1994. urtetik aurrerako egoera Hegoafrikan deskribatzeko, ANC alderdiak irabazi ondorengoa, Rainbow Nation adierazpena egin zuen, arraza askoren pertsonen arteko elkarbizitza islatuz.