Desoreka (musika taldea)
Wikipedia(e)tik
Desoreka | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Jatorria | Lezo(Gipuzkoa) | |
Musika mota | Nu Metal, Rock... | |
Urteak | 2000 - gaur egun | |
Disketxeak | Gaztelupeko Hotsak | |
Webgunea | http://www.desoreka.com/ | |
Taldekideak | ||
Ibon Salaberria Asier "Suspe" Iker Alzola Iker "Martix" Urko "Txitu" |
Desoreka 2000. urtean Lezon (Gipuzkoa) sortutako euskal musika taldea da. Garai artan, Iker Alzola, Ibon Salaberria, Asier Suspe eta Iker Martix elkartu ziren proiektu berri bat sortzeko. Beranduago Urko Txitu (ahotsa) elkartu zitzaien.
Aurretik beste esperientzia batzuetatik datoz eta influentzia oso zabalak dituzte. Musika mota konkretu batetik baino, askotatik edaten duen taldea da Desoreka.
2005eko azaroan argitaratu dute euren lehen lan luzea. Iraupen luzeko lehen disko honetan metal eta rock gogorra, 70. hamarkadako erritmo funky-ekin uztartzen da.
[aldatu] Taldekideak
- Ibon Salaberria (gitarra).
- Asier “Suspe” (bajua).
- Iker Alzola (gitarra)
- Iker “Martix” (bateria)
- Urko “Txitu” (Ahotsa)