Dominique Lapierre
Wikipedia(e)tik
Dominique Lapierre (Châtelaillon, Itsas Charente, 1931ko uztailaren 30 - ) idazle frantziarra da. La Cité de la Joie (Pozaren Hiria), Mille soleil (Mila eguzki), Il était minuit cinq à Bhopal (Gauerdia zen Bhopalen), Plus grands que l'amour (Maitasuna baino handiago) eta Il était une fois l'URSS (Bazen behin SESB) liburu ezagunak idatzi ditu.
Bere libururik garrantzitsuena eta ezagunena Pozaren Hiria. Kalkutan bizi izan ziren bi heroien bizitza kontatzen du, non bi urte igaro zituen bizitzen, idazten, ikertzen eta bere eguneroko bizitza dokumentatzen, munduko insegurtasun sozial, langabezia, gaixotasun eta miseria handienarekin elkar bizitzen.
Pozaren Hiria laster best-seller bihurtu zen, 30 hizkuntza baino gehiagotan argitaratzeraino. Lapierrek zin egin zuen moduan, bere salmenten erdia txabola auzo batetara zuzendu zituen, hau da, 9 milioi euro. Lapierre ez zen une hartan gelditu. Hitzaldiak, diru bilketak, ekintzak eta ekitaldi ugari egin zituen laguntzen jarraitzeko. Emaztearekin dirua Indiara eramateaz eta obrak gainbegiratzeaz arduratu zen. Bere zuzentasunarekin eta gardentasun absolutuarekin, 14 urtetan zehar 30 milioi euro inbertitu ditu Indian. Bere ustetan, pobrezia jatorritik eroso egin behar zaio. Gainera, ospitaleak, tuberkulosiaren aurkako erizaindegiak, ume eta umezurtzentzako etxeak, lepra gaixoentzako zentroak, eskolak eta ur gezako putzuak eraikiarazi ditu. Bestalde, nekazarien onurarako, ureztatzeko ura kanalizatzeko proiektuak bete ziren, arazo larri hau sahiestuz, familia osoen exodoa eskatzen zuena.
Eduki-taula |
[aldatu] Lanak
[aldatu] Larry Collinsekin
- ...Ou tu porteras mon deuil (1968)
- Cette nuit la liberté (1975)
- Paris brûle-t-il ? (1965)
- Ô Jérusalem (1972)
- Le cinquième cavalier (1980)
[aldatu] bakarrik
- La Cité de la Joie (1985)
- Plus grands que l'amour (1990)
- Mille soleil (1997)
[aldatu] Javier Mororekin
- Il était minuit cinq à Bhopal (2001)
[aldatu] Jean-Pierre Pedrazzinirekin
- Il était une fois l'URSS (2005)