Done Bikendi
Wikipedia(e)tik
Done Bikendi Barakaldoko (Bizkaia) barrutia da. Hiriko gune historikoa da, Done Bikendiko elizaren inguruan garatutako auzoa. Barrutiak 13.871 biztanle eta 0,706 kilometro karratuko azalera dauka (2006an Barakaldoko udalak emaniko datuen arabera). Done Bikendiko barrutia, Barakaldok XIX. mende amaieratik bizi izandako hazkunde industrial handiarekin batera garatu zen, Espainiatik eta Bizkaiatik herrira lan bila zetozen milaka pertsonen etorrerak, etxebizitza ugari eraikitzeko beharrizana sortu zuen.
Horrela, nekazarien baserriak eta ortuak zeuden tokian, bloke berriak eraiki ziren. Barrutiko eraikinik garrantzitsuenen artean, Antzinako Done Bikendiko jauregia dago. Eraikina 2004. urtean eraitsi zuen Barakaldoko udalak, berrizteko aukerarik ez zegoela eta. Bere tokian, itxura berdineko eraikin berria altxatu da.
[aldatu] Kalerik garrantzitsuenak
- Gernikako Arbola kalea