Droga
Wikipedia(e)tik
Droga prozesu kimiko edo gehiago aldatu dezakeen gaia da. Drogak, gaixotasun bat tratatzeko, sintoma bat leuntzeko, uharra edo trebetasuna emendatzeko edota buruaren egoera erabili daitezke.
Etimologikoki, "droga" hitza "droog" Flandiar-Behe Alemaniar hitzetik dator. "Lehorra" esan nahi du, lehenaldian drogak landare lehorrekin egiten zirelako.
Eduki-taula |
[aldatu] Terminologia
Euskaraz, droga hitza gai baten erabilpen ilegalari lotuta dago. Medikuntzari loturik dagoenean medikamendu, botika, farmako edota osagai erabiltzen dugu.
Droga hitza ez dago oso ondo zehaztuta. Janariari ez diogu droga deitzen, baina ba liteke janari bat beste helburu batekin erabiltzea. Adibidez badira kafeina edota alkohola duten janariak eta bi substantzia horiek drogak dira.
[aldatu] Eragina
Honako faktore hauek baldintzatzen dute droga baten eragina:
- dosifikazioa
- beste drogekin edo janariarekin nahasketa
- sarbidea (irensketa, arnasketa, ziztada edo xiringada, irenste)
- sujetoaren egoera pertsonala edota inguruabarra
- droga bati buruz hartzaileak izan ditzakeen usteak ("placebo" eragina)
[aldatu] Arriskuak
Droga guztiak hartzerakoan arrisku batzuk kontutan eduki behar dira lortu nahi diren ondorio positiboetaz gain. Drogak hainbat bigarren mailako ondorioak darkartzate: menpekotasuna, atxikipena, desoreka psikologikoa, narriadura fisikoa eta hilketa.
Legeak, zigortzen ditu hainbat drogen erabilpena era ezberdinean.
[aldatu] Banaketa
Drogen banaketa bi eratan egiten da, legalki eta ilegalki, izan ere hainbat droga egoera legala dute eta beste batzuek berriz ez. Legeak sortu dira bai droga ilegal baten erabilpena zigortzeko edota droga legal baten ekoizle, saltzaile edota erabiltzaile baten lizentzia bermatzeko. Legeak sortu dira, droga legalen kontsumoa arautzeko eta tasak kobratzeko.
[aldatu] Drogaren atxikipena
Drogen atxikipena drogen menpekotasun konpultsiboa ematen denean gertatzen da. Gertakari hau historian zehar gertatu da, batez ere opioarekin. Halaere, hogeigarren nekazaritza eta biokimika teknika aurreratuak direla medio prozesu hau bizkortu da agente biologikoen garbi sintesi eta lehen existitzen ez ziren "anfetamina" eta "gamma-hidroxibutirato" (GHB) sorrerari ezker.
[aldatu] Kanpo loturak
- Askagintza - Droga-Mendekotasunen Fenomenoaren Normalizaziorako Herri Erakundea
- Drogomedia - Eusko Jaurlaritzako hedabideei bideratutako drogei buruzko webgunea
- Eusko Jaurlaritzako drogamendekotasuna saila.
- Droga Mendekotasunen Euskal Behatokia
[aldatu] Bibliografia
- ASKAGINTZA Drogak larrugorrian. Askagintza 2001
- ARRETXE, J. Urrezko triangelua. (nobela) Elkarlanean 1999
- ARRETXE, J Ostegunak. (nobela) Elkarlanean 1999
- ARRETXE, J Ostiralak. (nobela) Elkarlanean 1998
- ARRETXE, J Laraunbatak. (nobela) Elkarlanean 2000
- GONZALEZ, S. (2003) Ugerra eta kedarra. Txalaparta
- ZENBAIT AUTORE Marihuanazko bufandak. Txalaparta 2002
- 7 ESKALE Barrenkaleko Bluesak (Musika) 1999