Ekon
Wikipedia(e)tik
Ekon Arrasaten (Gipuzkoa) sortutako musika taldea da. Azkenengo fasean zortzi taldekide ziren, metal musika eta letra aldarrikatsuak abesteko neska eta mutil ahotsak erabiltzen zituzten. Hiru diska kaleratu ostean, 2003an banandu ziren. Azken kontzertua Arrasateko Gaztetxean eman zuten, 2003ko urriaren 25ean.
Eduki-taula |
[aldatu] Taldeko partaideak
[aldatu] Hasieran
- J. Sangre (bateria, 2. ahotsa eta sanplerrak)
- Iñigo (baxua eta koroak)
- Xabi (kitarra erritmikoa)
- Yago (kitarra bakarkakoak)
- Shadow (ahots nagusia)
- Ionny (koroak)
- Fatty (kontrolak)
- Ines (koroak) *
- Naiara (koroak) *
* Ines eta Naiarak bigarren diskotik aurrera parte hartu zuten taldean.
[aldatu] 3. diskoan
Shadow abeslariak taldea utzi zuela-eta, 3. diskoa ateratzerako moldatu egin behar izan zuten. J. Sangrek hasi zen abeslari lanetan bere ordez:
- J. Sangre (ahotsa eta programazioak)
- Eloi (bateria)
- Xabi (gitarra)
- Yago (gitarra)
- Iñigo (baxua)
- Ionny (koruak)
- Ines (koruak)
- Naiara (koruak)
[aldatu] Diskografia
- Zurrunbilo kaotikoa (Mil A Gritos, 1998)
- Etnia 2000 (Mil A Gritos, 2000)
- Salatzen dut (Gor Diskak, 2002)