Fahrenheit 451
Wikipedia(e)tik
Fahrenheit 451 Ray Bradburyren fikziozko eleberri anti-utopiko bat da. Liburuen irakurketa debekatuta dagoen eta pentsamendu kritikoa ezabatuta dagoen mundu batean dago kokatuta. Pertsonaia nagusiak, Guy Montag, "suhiltzaile" bezala eginte du lana (kasu honetan, "liburu erretzaile" esan nahi duena.) 451 Fahrenheit gradu (233ºC inguru) "liburuak su hartu eta erre" egiten diren tenperatura da. Lehen aldiz nobela motz gisa argitaratu zen 1951an, Suhiltzailea izenarekin. 1966 François Truffaut zinemagileak izen bereko filma egin zuen.
Eleberriak garaiko hainbat auzi garrantzitsu jorratzen ditu: Bradburyk "indar pentsamendu-suntsitzaliak" deitzen zuen McCarthyismoa 1950. hamarkadan; liburuen erretzea 1933ko Alemania nazian; Josef Stalinen liburuen eta autoreen debekua Sobietar Batasunean; eta arma nuklear baten leherketaren eragin izugarriak.