Finlandierazko literatura
Wikipedia(e)tik
Finlandierazko literatura uraldar hizkuntz hartaz egindakoa da. XIX. mendean hasi zen garatzen, mugimendu nazionalista kultural eta politikoaren ondorioz (Karelianismoa). Ordu arte hizkuntza ez zen ofiziala izan.
Finlandierazko idazleen artean Frans Eemil Sillanpää Nobel Sariduna (1939) eta Mika Waltari ("Sinuhe egipziarra") dira ezagunenak.
Bestela, Johan Ludvig Runeberg (1804—1877) eta Tove Jansson (1914—2001) dira suedierazko idazle finlandiarrik garrantzitsuenak.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
- 1548 - Bibliako "Itun Berria" itzuli zuen Mikael Agricola-k finlandierara.
- 1835 - Kalevala liburua argitaratu zuten.
- 1870 - Seitsemän veljestä ("Zazpi anai") liburua argitara eman zuten.
- 1897 - Suomen Kirjailijaliitto (Finlandierazko Idazleen Batasuna) elkartea sortu zuten.
- 1939 - Frans Eemil Sillanpääk jaso zuen literaturaren Nobel Saria.
- 1945 - Sinuhe egyptiläinen ("Sinuhe egipziarra") liburua argitaratu zuten.
[aldatu] Idazleak
- Aleksis Kivi. Nurmijärvi (Finlandia). (1834—1872).
- Frans Eemil Sillanpää. Hämeenkyrö (Finlandia). (1888—1964).
- Mika Waltari. Helsinki. (1908—1979).
[aldatu] Liburuak
- Kalevala (1835): Olerki epikoa, Finlandiako nazionalismoaren ikurra. 22.795 bertso ditu, 50 ataletan banatutakoak.
- Seitsemän veljestä / "Zazpi anai" (1870). Aleksis Kivik idatzitakoa, finlandierazko lehen eleberritzat jotzen dute.
- Sinuhe egyptiläinen / "Sinuhe egipziarra" (1945), Mika Waltarik egindakoa eta 1954an zinemaratutakoa.