Folksonomia
Wikipedia(e)tik
Folksonomia etiketen bitartez izen-tarte lau eta ez hierarkizatu batean sailkapen kolaboratiboak egiteari deitzeko erabiltzen den ingeles jatorriko neologismoa da. Software sozialetan erabiltzen da hau, hala nola del.icio.us, Flickr, Tagzania edo 43 Things bezalakoetan.
Gmail bezalako beste sailkapen mota batzuekin alderatuz gero, egindako sailkapenak gainontzeko erabiltzaileekin elkarbanatzeko aukera da ezberdintasun nagusia.
Folksonomia erabiltzen hasten da hainbat erabiltzailek kontzeptu berbera deskribatzen dihardutenean. Del.icio.us webgunean, adibidez, pertsona askok gorde dezakete webgune berdina, eta bakoitzak bere modura etiketatu; etiketa hauetako batzuk, ordea, errepikatu egingo dira. Erabiltzaile askok dute guardado la wikipedia gordeta, eta gehienek reference, wiki eta encyclopedia etiketak erabili dituzte.
Jon Udellek (2004) proposatu zuen "taxonomiak utzi eta hitz gakoen zerrendak erabiltzea ez da berrikuntza bat, eta ezberdintasun nagusia folksonomiari esker iritziak elkartrukatzea da (feedbacka), taxonomiarekin egin ezin daitekeena."[1]
Taxonomia hitzean oinarrituz, folksonomia hitza Thomas Vander Walena dela esan ohi da [2]. Taxonomia grezieratik dator, "taxis" (sailkapena) eta "nomos" (ordenatu, kudeatu); "folc" (herria) alemanetik dator. Honenbestez, folksonomiak (folc + taxis + nomos) herriak egindako sailkapena esan nahi du.
[aldatu] Kanpo loturak
Clay Shirkyren artikulua
Gene Smithen artikulua
Vanderwalen artikulua
Mob indexing? Folk categorization? Social tagging?
Flickr eta folksonomiak
Folksonomies - Cooperative Classification and Communication Through Shared Metadata by Adam Mathes
Peter Van Dijck, i18n-ren eraginak folksonomiengan
MetaFilter folksonomia
Technorati folksonomia